ÜBER UNS - EGIGURENARGAZKIAK

KAIXO:

Iban EGIGUREN EIZAGIRRE naiz.

Txikitatik ikusi nituen etxean argazki kamara reflex-ak. Nire aitona margolaria zen eta kuadroak margotu aurretik argazkiak ateratzera joaten zen, gero bere estudioan argazki hoiek proiektatuz margotzen zituen kuadroak. Hortik etorriko zitzaidan neri, argazkilaria izateko grina.

Afizionatu bezela hasi nintzen lehenengoz, han eta hemen argazkilaritzako kursiloak egiten eta argazkiak ateratzen. Denbora bat eta gero Donostiako IVASFOT - argazkilaritza profesionalaren eskolan ikasi nuen. 

Ikasketak bukatu eta gero, nere "ARGAZKI ESTUDIOA" ireki nuen Orion, Gipuzkoa, bertan argazki sesioak, umeekin, familiekin, bikoteekin eta bakarkakoak egiten ditut., ezkontzetako erreportaiak, jaunartzearen erreportaiak....

Hemendik kanpora ere aritzen naiz lanean, enpresetako produktuen publizitaterako argazki eta bideo-promozionalak egiten.

Nire argazki erreportai pertsonalak ere egiten ditut eta hauen erakusketak.

Dokumentalak ere egiten ditu. Etb-n ere atera da nire dokumentala: "Angulak-Belaunaldetako tradizioa", eta espero dut azkenengoa ez izatea.

Mila esker nire web-orri honetara gerturatzeagaitik.

Edozein gauza, informazio edo dena delakoaren informazio nahi izanez gero, hortxe daukazue "harremanetarako" leihoa, bertan klikatu eta idatzi, ahalik eta azkarren erantzungo dizuet. 

 

Geroarte...