Argazkigintza bokazioa denean:
Argazkilaritza artistikoa eta dekoratiboa da agian argazkilari profesional batentzat adierazpide handienetakoa. Egunero egiten ditudan proiektuek liluratzen banaute ere, argazki sortzaileagoak egiten ditudanean, erabat gozatzen dut nire burutik pasatzen diren une guzti-guztiek ematen didaten askatasunaz.

“Argazki bat ateratzea une bat harrapatzea da, berriro errepikatuko ez den aparteko une bat harrapatzea. Askotan, aldez aurretik imajinatzen dudan une hori harrapatzen jolastea gustatzen zait.”
“Ikus dezakezuenez, gehien gustatzen zaidana natura da, egoera puruan, bere distira gorenean; Euskadin dugun paisaia zoragarriaren eragin zuzena dela esango nuke, itsasoa eta mendia elkartzen baitira bertan “.







Aplikazio desberdinak.
Argazkilaritza artistikoak eta dekoratiboak, maila profesionalean, argazkilaritza korporatiboaren eta argazkilaritza komunikatiboaren ezaugarriak uztartzen ditu. Markak bere instalazioetan transmititu nahi duen mezua inspiratu nahi dute barne-diseinuko nire proiektuek. Ostatu-motaren arabera edo ostalaritza-motaren arabera, argazki-mota bat edo beste bat aterako dut. Helburua da irudi bakoitzean behar den energia-kantitatea eta mota proiektatzea, inguruko giro guztiarekin eta dekorazioarekin primeran uztartzeko moduan.








ORDUTEGIA ETA KONTAKTUA
Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 / 17:00 – 20:00 Larunbatetan: 10:00 – 13:00
Telefonoa: 943 030 425
E-Posta info@egigurenargazkiak.com
Helbidea: Eusko Gudarien Kalea 5, Orio (Gipuzkoa)

Star of Service - Top Pro 2019

Bodas.net - Gomendatuta 5*
HARREMANETARAKO INPRIMAKIA
Arduraduna: Iban
Helburua: erabiltzaileak nahi dituen kontsultak egin ditzan ahalbidetzea.
Hartzaileak: zure baimena.
Eskubideak: zure datuak eskuratzea, zuzentzea edo ezabatzea.
Informazio gehiago: Hemen.
Lege oharra | Pribatutasun politika | Cookieen politika
